Asteburua | 450 € |
Astea | 900 € |
Gau bat gehiago | 125 € |
Ohe gehigarria | 15 € |
Egur zaretoa | 10 € |
*Epe luzeko egonaldi eta astelehenetik ostegunera bitarteko prezioetaz galdetu. |
Etxearen erreserba egiteko aldez aurretik bezeroarekin erabakitako diru kopuruaren %40 eskatzen da, plaza eta igaro beharreko egunen arabera. Ordainketa banku-transferentzia baten bidez egin beharko da, eta bertan emandako ziurtagiria eta Arrilekuk bidalitako erantzun dokumentuak izanen dira erreserbarako frogagarri.
Prezio guziek BEZA dute barne. Erreserba epea sartze eguneko arratsaldeko 17:00etatik ateratze eguneko 12:00ak artekoa da. Ordu horretarako etxea libre ez badago, egonaldia egun bat gehiago luzatzen dela ulertuko da.
egonaldiaren ordainketa bezeroei etxea uzten zaien momentu berean egin beharko da.
Bezeroek etxearen erreserba aitzineko 7 eguneko epearen barne deuseztatzen badute, jabeak aldez aurretik jarritako diru fiantza gelditzeko eskubidea izanen du.
Sarrera-eguneko arratsaldeko 20:00ak izanen da gehienezko ordua, lehenago telefonoz abisua ematen ez bada behintzat. Hala gertatzekotan, Arrileku bertze bezeroengatik alokatua izan ahalko da.
Bezeroei etxean dauden tresna guzien inbentarioa pasatuko zaie, ateratze egunean konprobatuko dena.
Ez da animaliarik onartzen.
Aurreko puntutan aipatu ez diren arauek, ekainaren 28ko 243/1999 DF-ko legedia izanen dute.