Bº Zozaia, Oronoz (Navarra) 649 947 182 - 669 326 333 info@arrileku.com

Etxea

ETXEA

Kanpoaldea

Egongela

Sukaldea

Mendia logela

Baserria logela

Txapela logela

Besta logela

INFORMAZIO OSAGARRIA

Landetxea Zozaia auzoko bideko mendi magal batean dago, Baztandar herria den Oronoz-Mugaireri dagokiona. Bertizaranarekin mugan, Bertizko Parke Naturala Km 1etara dago. Etxea belai zabalez inguratua dago -hemen bazkatzen dute gure astoek- eta bertatik paisai zoragarriak ikusten ahal dira urtaro guzietan.

Paregabeko inguru honetaz gozatzea espero dugu, natura eta etxea errespetatu eta zaintzen duzun bitartean. Naturak eskaintzen dituen soinuez gozatzera gonbidatzen dizugu (txori okilak enborrak zulatzen, astoen arrantza, behei eta ardien joareen bulunbak, txoriak inguruko zuhaitzetan txioka…eta isiltasuna).

Neguan, egun hotzetan, egongelako lurreko suaren inguruan eseri zaitezke, lagunekin solastu, liburu bat irakurri edota egurraren soinua aditzen duzun bitartean. Udaberri, uda eta udazkenean aldiz etxeko portxea eta jardinaz goza dezakezu, barbakoa eta guzi. Gauez agian zeruko izarrak ikusteko belar gainean etzantzeko irrikia sartzen zaitzu, aitzina!!

Itzal ezazu mugikorra, erlojua gorde eta atera zaitez naturaren erritmoa usaindu eta sentitzera. Utzi orduak pasatzen, nekea aldenduz eta estresa ahantziz. Hemengo bakeak guziz inguratuko zaitu eta denbora gelditu egiten dela antzemanen duzu. Edozein gauzatarako laguntzeko prest gaude.

Mila esker Arrilekura etortzeagatik.