Bº Zozaia, Oronoz (Navarra) 649 947 182 - 669 326 333 info@arrileku.com

Ingurua

Ingurua

Arrileku landetxea Oronoz-Mugairi herriko Zozaia auzoan kokatua dago, Nafarroako iparraldean.

BAZTAN

Oronoz-Mugairi Baztan harana osatzen duten 15 herrietako bat da. Baztan, pirineo bajuetako haran tipikoa dela erran daiteke; altuera ertaineko mendiak, paisai berde eta hezea, haritzak eta bagoak dira nagusi. Tokiko erainkuntzei dagokienez, baserriak, etxe dotoreak eta jauregiak dira nagusi, bertako armarria falta ez dutelarik.

BERTIZKO JAURERRIA

Bertizko Jaurerria Natur Parkea etxetik 3 minututara dago eta bertan munduko xoko guzietatik ekarritako zuhaitz eta landareak dira ikusgai.

BERTIZARANA

3 herrik osatzen dute, eta parkeaz gain, Narbarteko herrian Lakoizketa botanikariaren sortetxea aurkituko dugu.

MALERREKA

Haran honetan dago Leurtzako urtegia (Urrotz), baita Ituren eta Zubietako herriak, tradizioz betetako iñhauteriengatik ezagunak. Gainera, Zubietako Errotak eta Donamariako Dorreak bisita gidatuak eskaitzen dituzte.

XARETA

Iparraldeko muga berberan, Urdazubi, Zugarramurdi eta Sarako lezeak, Sorginen Museoa, Laruneko trena eta Dantxarineako alderdi komertzialak bisitatzen ahal ditugu.

BORTZIRIAK

Etxalarko Usategia -herri honetan sortu zen Bizeteko Carmen-, Infernuko Errota, Lesakako herria -Benezia ttikia bezala ezagutua-, Itzea -Pio Barojaren etxea- Beran, eta San Juan Xarreko Santutegia Igantzin.

ArrowArrow
ArrowArrow
Shadow
ArrowArrow
Slider